Ostralean, hilak 27, taldeen aurkezpen ofiziala egingo du ART-k
Azken urteetan bezala, hitzordua Portaloian izango da, 18:00etatik aurrera. Ondoren, klubeko ordezkariek Urrezko Inbutua jasoko dute Maritxu Kajoiren eskutik.
Azken urteetan bezala, hitzordua Portaloian izango da, 18:00etatik aurrera. Ondoren, klubeko ordezkariek Urrezko Inbutua jasoko dute Maritxu Kajoiren eskutik.
Horretarako Whatsapp taldea sortu dute, eta “errugbia ezagutu nahi duenak horrekin bat egiteko aukera du”.
Arrasate Rugby Taldeko nesken taldeak 30 urte bete ditu, eta lan honetan egindako bidearen berri eman dute sasoi ezberdinetan taldeko kide izan diren Aitziber Zumaldek, Claudio Merchanek, Izaskun Garciak, Haizea Zabalak eta Belen Aranbarrik.
1993-1994 denboraldian lehiatu zuen aurrenekoz txapelketa ofizialetan neskez osatutako taldeak elastiko zuri-morearekin; bi urte egin behar dugu atzera, baina, proiektu horren haziarekin topo egiteko.
Delgado eta Cuevasen neskek 55-24 irabazi zioten zapatuan, Mojategin, Getxori.
Konbinatu gipuzkoarrak 27-22 galdu du Txingudiren kontra jokatutako neurketa. Datorren asteburuan denboraldiko azken hitzordua izango dute, Getxok egingo dien bisitarekin. Errugbi Eskola, 14 urtez azpiko taldea eta inklusibokoa Kontxan izan dira.
Aitziber Zumalde (Arrasate, 1978) 1991-1992 denboraldian hasi zen errugbia praktikatzen beste 15 neskekin batera. Bizpahiru aste barru Arrasate Errugbi Taldeak emakumezkoen sailaren 30. urteurrena ospatuko du.
Konbinatu gipuzkoarrak 20-19 galdu egin du Sarako Izarraren zelaian, etxekoek, arauzko denbora amaitzear zela, zutoinen artera bidalitako zigor kolpea eta gero.
Cuevas eta Delgadoren neskek zapatuan izango dute hitzordua, 18:00etatik aurrera.
2024/4/14 | ENEKO AZURMENDI (Goiena.eus) Emakumezkoen Euskal Ligan, bigarren faseko hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur Mojategin, eta arrasatearrek eta eibartarrek osatzen duten taldeak erraz irabazi dio Envases R.C. Rioja taldeari. Datorren partidua Sarako Izarra taldearen aurka jokatuko du AGT Arrasate Errugbi Taldeak. ARGAZKI-GALERIA https://goiena.eus/arrasate/1713018827058-agt-arrasate-errugbi-taldeak-69-7-jipoitu-du-rioja