2024/9/25 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa

Ostiral honetan, hilak 27, Arrasate Errugbi Taldeak aurtengo ekipoen aurkezpen ofiziala egingo du. Urtero legez, hitzordua Portaloian izango da, 18:00etatik aurrera, eta bertan klub zuri-moreko taldeek argazki saioa burutuko dute. Aurtengo denboraldian Arrasate Errugbi Taldeak 230 jokalari inguru izatea aurreikusten du: 30 senior mailako mutilen taldean eta, beste horrenbeste, amen taldean; 35na beterano eta inklusiboan, eta 15 emakumezkoen senior mailako taldean, besteak beste.

Hitzordu bikoitza

Taldeen aurkezpen ofizialarena, baina, ez da izango Arrasate Errugbi Taldeak ostiralean izango duen hitzordu bakarra, Maritxu Kajoiren Nobenaixuaren baitan, klub zuri-moreak Urrezko Inbutua jasoko baitu “herrixen ein dauen ta eitten dauen lan danagatik”. Ekitaldian talde ezberdinetako ordezkarian izango dira eta, garaikurra jasotzearen ardura, nesken taldeko kapitain Irene Dolarak izango du.

Pasa den urtean Portaloian egindako aurkezpena.