Durangoren bisitarekin berrekingo dio ligari Kanpanzar Arrasatek
Norgehiagoka Mojategin jokatuko da, zapatuan, 16:30ean hasita. Neskek atsedenaldia izango dute, eta Herensugeak Bordelera joango dira.
Norgehiagoka Mojategin jokatuko da, zapatuan, 16:30ean hasita. Neskek atsedenaldia izango dute, eta Herensugeak Bordelera joango dira.
Konbinatu euskaldunak Valentzian jokatuko du zapatuan, CESA delako txapelketaren baitan, Selekzio Autonomikoen Espainikoa Txapelketa.
18, 17 eta 16 urtez azpikoetan entrenamendu saioak burutuko ditu konbinatu euskaldunak astelehen honetan, hilak 27, eta bertan klub zuri-moreko hainbat jokalari izango dira.
16:30eatik aurrera, Aieten, Julen Barrutiaren mutilek denboraldiko bigarren garaipena bilatuko dute. Senior mailako neskek atsedenaldi jardunaldia izango dute.
Elorrion jokatuko dute denboraldiko aurreneko partidua, San Roken, 17:00etatik aurrera Txingudiren kontra. Mutilek Bilbon izango dute hitzordua ordubete lehenago, El Fangon.
Bigarren jardunaldiaren baitan, Julen Barrutiaren mutilek Gipuzkoa Sortzen hartuko dute etxean zapatuan, arratsaldeko 16:30ean. Neskek estreinaldiko partidua atzeratu egin dute, azaroaren 1era arte, hain justu ere.
Senior mailako mailako mutilek Uni Bilboren zelaian jokatu beharreko partidua atzeratu egin dute eta, honenbestez, datorren asteburura arte ez dira estreinatuko. Neskek ere urriaren 11an jokatuko dute lehenengo partidua, Hernanin.
Ostiral honetan, irailak 19, Arrasate Errugbi Taldeak 2025-2026 denboraldiko ekipoen aurkezpen ofiziala egin du. Urtero legez, hitzordua Seber Altuben izan da eta, oraingo honetan, Amarians txapelketako estreinaldiko edizioko parte hartzaileak gonbidatuak izan dira.
Julen Barrutiak zuzendutako taldea, 18 urtez azpikoekin batera, astelehenean hasi zen lanean. Neskak hilaren 28an bueltatuko dira berdegunera eta, gainontzeko ekipoek, irailak hasieran ekingo diote aurre-denboraldiari.
Klub zuri-moreak Ohiko Batzar Orokorra egin du Mojategin eta, bertan, bazkideek amaitu berri den ikasturteari errepasoa eman diote. Arlo ekonomikoan klubak “parra eginda” amaitu du ekitaldia, eta “egungo paradigman heziketa kirola beraren gainetik kokatu beharra dagoela” adierazi dute.