2025/11/19 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa
17 urtez azpiko emakumezkoen Euskal Selekzioak Valentzian jokatuko du zapatuan, CESA delako txapelketaren baitan -Selekzio Autonomikoen Espainikoa Txapelketa-, eta bertan Leah Moral arrasatearra izango da. Isabel Bergareche, Leire Muñoz eta Josu Zubiarrain hautatzaileen gidaritzapean, Euskal Selekzioak Valentziaren kontra neurtuko ditu indarrak goizeko 11:00etatik aurrera. Ez da lehenengo aldia Moralek euskal konbinatuaren deia jasotzen duela, honezkero zenbait entrenamendu eta partiduetan hartu baitu parte.
