Arrasatearren ordezkaritza zabala Ordizian

Ordizia Errugbi Elkarteko 23 urtez azpiko taldeak arrasatearren ordezkaritza zabala izan zuen, hilaren 16an, Burgosen kontra jokatutako lagunarteko partiduan.  Izan ere, norgehiagoka horretan Arrasate Errugbi Taldeko bost jokalari aritu ziren goierritarren elastikoa defendatzen:  Danel Argoitia, Asier Delgado “Bobi”, Unai Suinaga, Andoni Narbaiza eta Joseba Santa Cristina. Jakina denez, eta aurtengo “ezohiko” Leer más…

Errugbilari gazteenak ere hasi dira berriz martxan

Arrasate Errugbi Taldeak bere ohiko jarduerari berrekin dio, segurtasun neurriak beteta, eta harrobiko talde guztiak martxan hasiko dira. Lehenak txikienak izan dira. “Eskola kiroleko aurreneko jardunaldia burutu dugu Mojategin domeka honetan, eta esan beharrik ez dago berdegunera salto egin duten neska-mutikoek primeran pasa dutela”. Agintariek argi berdea eman ostean, Arrasate Leer más…

Elurpean eta porrotarekin estreinatu du denboraldia Kanpanzar Arrasate-Ordiziak

Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz hilabete luzez lehiatu barik egon ostean, zapatu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek berriro ere salto egin dute berdegunera.  Euskal Ligako 2020-2021 denboraldia asteburu honetan jarri da martxan eta, estreinaldiko jardunaldi honetan eta Ordiziarekin ekipoa partekatuz, Julen Barrutiaren mutilek Durangori egin diote aurre Mojategin.  Elurpean eta Leer más…

Ordiziarekin indarrak batuz ekingo dio, zapatu honetan, denboraldiari Kanpanzar Arrasatek

Gorabehera handien ostean, zapatuan jokatuko dute arrasatearrek lehen partidua, 15:30ean, Durangoren aurka. Aurtengo berritasun nagusia da, baina, ARTk Ordiziarekin batera osatuko duela taldea. “Baldintzek behartu gaituzte beste aukera batzuk bilatzera, nahi duten jokalariek denboraldi honetarako jokatzeko minutuak eta kirol-kalitatea izan ditzaten”, azaldu du zuzendaritzak. Akordio horren baitan, “eta norgehiagoka bakoitzaren Leer más…

Ane Uribarren eta Morgana Via Espainiako Federazioaren akademian aritzeko hautatuak izan dira

Arrasate Errugbi Taldeko 16 urtez azpiko bi jokalariek Espainiako Federazioaren deia jaso dute, aurtengo denboraldian Euskadiko akademian aritzeko. Hortaz, jokalari arrasatearrek, beste ia 60 neskekin batera, entrenamendu espezifikoak burutuko dituzte hilean behin. Arrasate Errugbi Taldeko Ane Uribarren eta Morgana Via 16 urtez azpiko jokalariek Espainiako Federazioaren deia jaso dute aurtengo Leer más…

“Neskak oso ondo entrenatzen ari dira, eta ikasteko gaitasun handia daukate, irakatsitakoa berehala Barneratzen dute. Oso pozik gaude”

Aspalditik zeukan ideia gauzatu du Arrasate Rugby Taldeak (ART): maila guztietan ordezkaritza edukitzea. 16 urtetik gorako nesken taldea sortu dute denboraldi berri honetan. Hemendik aurrera, formakuntzan sakondu eta lehiarako prestatuko dira. Errugbiak gainontzeko kiroletatik bereizten duen zerbait badu inklusioa da. Ezaugarri fisiko orori zabaltzen dizkio ateak: jokalari arinek hegalerako balio Leer más…

“Etorkizunari begira anbizioa eduki beharra daukagu, eta jokalari, entrenatzaile zein laguntzaileen kopurua handitu”

2020a ezohiko urtea ari da izaten Covid-19aren osasun krisia dela medio eta, testuinguru honetan, errugbiaren mundua ez da salbuespena.  Krisia etortzearekin batera Euskadiko Errugbi Federazioak amaitutzat eman zuen 2019-2020 denboraldia eta, handik aste batzuetara, ebatzi zuen une horretan Euskal Ligako 2. Mailako lider Kanpanzar Arrasate kategoriaz igoko zela.  Talde zuri-moreko Leer más…

Kanpanzar A.R.T. Lehen Mailara itzuliko da

Hasiera batean ordura artekoa baliorik gabe uzteko asmoa izan arren, liga horiek bukatutzat ematea erabaki du federazioak –senior maila, eta 18 eta 16 urtez azpikoak–, ligak eten ziren momentuko sailkapenak aintzat hartuta. Horren arabera, Kanpanzar ARTk Euskal Ligako Lehen Mailan jokatzeko txartela eskuratu du, sailkapeneko lehen postuan zegoen eta. Julen Leer más…

Azokaren faltan, artisau-garagardoa jarriko du salgai Arrasate Errugbi Taldeak

Orain direla aste batzuk iragarri bezala, Covid-19aren osasun krisia dela-eta, aurten Arrasate Errugbi Taldeak ez du Garagardo Azoka ekainean ospatuko.  Klub zuri-moreak ateak zabalik utzi ditu ekimena aurrerago burutzeko, “betiere osasun egoerak horrela ahalbidetzen badu” baina, bitartean eta “arrasatearren egarria asetzeko asmoz”, ART-k artisau-garagardoak jarriko ditu salgai.   Zarautzko garagardogile batek artisau Leer más…

Arrakastatsua errugbi inklusiboaren lehenengo saioa

Haizeak gogor jo badu ere gaur eguerdian Mojategin batu diren lagunek gozatu ederra hartu dute. Jokalarien guraso eta etxekoak egon dira, ARTko egungo jokalari eta beteranoak, LEKeko lagunak eta baita Atzegiko neska-mutikoak ere. Koadrila polita batu da berdegunean, errugbi inklusioko saioa egin eta kirol hori gertuagotik ezagutzeko. Helburu nagusia, baina, Leer más…