Arrasate Errugbi Taldeak bere ohiko jarduerari berrekin dio, segurtasun neurriak beteta, eta harrobiko talde guztiak martxan hasiko dira. Lehenak txikienak izan dira. “Eskola kiroleko aurreneko jardunaldia burutu dugu Mojategin domeka honetan, eta esan beharrik ez dago berdegunera salto egin duten neska-mutikoek primeran pasa dutela”.

Agintariek argi berdea eman ostean, Arrasate Errugbi Taldeak bere ohiko jarduerari berrekin dio, horretarako beharrezkoak diren segurtasun neurriak betez.  Gauzak horrela, klub zuri-moreko ekipo guztiak entrenatzen hasiko dira eta, aurrenekoak, gaztetxoenak izan dira.  Izan ere, eskola kiroleko aurreneko jardunaldia burutu da Mojategin domeka honetan, eta esan beharrik ez dago berdegunera salto egin duten neska-mutikoek primeran pasa dutela.

Osasun egoerak ahalbidetzen duen bitartean astero-astero entrenatu dugu eta, ligak martxan jarriz gero, saiatuko gara jokalariei lehiatzeko aukera ematen”, adierazi du zuzendaritzatik.  Ohi bezala, lansaioak asteartea eta ostegunetan burutuko dira Mojategin:  16 eta 14 urtez azpikoak 17:30ean hasita, eta pare bat ordu beranduan (19:30) senior eta 18 urtez azpikoak.  Nesken taldeak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan entrenatuko du, 19:30ean hasita;  azkenik, eskola kirola eta errugbi inklusiboko saioak domeketan burutuko dira.

Categorías: Sin categoría

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *