Orain direla aste batzuk iragarri bezala, Covid-19aren osasun krisia dela-eta, aurten Arrasate Errugbi Taldeak ez du Garagardo Azoka ekainean ospatuko.  Klub zuri-moreak ateak zabalik utzi ditu ekimena aurrerago burutzeko, “betiere osasun egoerak horrela ahalbidetzen badu” baina, bitartean eta “arrasatearren egarria asetzeko asmoz”, ART-k artisau-garagardoak jarriko ditu salgai.  


Zarautzko garagardogile batek artisau eran eginak eta diseinuak klubaren armarria duela, 12 botilaz osatutako loteakAgirre-Etxe harategian eskuratu ahalko da 30 euroren truke ostiral honetatik -hilak 12- aurrera.  Hiru garagardo mota egongo dira aukeran -gorria (tostatua), horia eta beltza-, eta nahi duenak hirurak 3x4ko lotean nahastuta erosteko aukera izango du.  “Ekimen honekin bat egiten dutenek, Arrasate Errugbi Taldea laguntzeaz gain, garagardo paregabeaz gozatzeko aukera izango dute baita ere”, azaldu du klubeko presidente Ane Agirrek.


Aukera erabat baztertuta ez baldin badago ere, oso zaila ikusten dugu aurten Garagardo Azoka egitea, horregatik klubaren garagardoa salgai jartzeko ekimena abiaraztera animatu gara”, adierazi dute Arrasate Errugbi Taldetik.  Probatu dutenek “primerakoa” dela diote, eta klub zuri-moretik jendea animatu nahi dute artisau-garagardo hauek dastatzeara, “egarria asetzeaz gain ART-ri ere bultzada emango baitiote”. 

Categorías: Sin categoría

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *