Denboraldi berriari ekingo dio zapatuan Kanpanzar Arrasatek
Julen Barrutiaren mutilek Liga txapelketako estreinaldiko partidua larunbatean jokatuko dute, Mojategin, Baztanen kontra. Hitzordua 18:15ean izango da.
Julen Barrutiaren mutilek Liga txapelketako estreinaldiko partidua larunbatean jokatuko dute, Mojategin, Baztanen kontra. Hitzordua 18:15ean izango da.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, hitzordua Seber Altuben izan zen eta, bertan, klub zuri-moreko kide gehienak bildu ziren argazki saioa burutzeko.
35 urtetik gorako amen errugbiaren topaleku izan da Mojategi gaur goizean. Amarians torneoaren bigarren aldia jokatu dute estatu osotik etorritako sei taldek, eta ezusteko bat edo beste egon bada ere, txapelketa “borobila” izan dela adierazi dute antolatzaileek. Behin partiduak amaituta, arratsaldean egunaz gozatzen jarraituko dute parte hartzailee, eta sari banaketa ekitaldia egingo dute arratsaldeko zortzietan.
Txapelketa zapatu honetan jokatu da, aurten bost gonbidatu izango direla. Aurretik, ostiralean, klubeko ekipo guztien aurkezpena egingo da Seber Altuben.
Arrasateko Udalak antolatzen duen Kirola Herrira Egunaren baitan; jarduera horiek kantxetatik eta berdeguneetatik atera eta herriko kaleetara eramango dituzte.
Senior mailako mutilak eta 18 urtez azpikoak astearte honetan hasi dira entrenatzen eta, gainontzekoek, irailean zehar ekingo diote aurre-denboraldiari. Aurreko urteetan bezala, liga txapelketan urria hasierarako aurreikusita dago.
Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Nagusia egin du astearte honetan eta, Mojategin bildutako bazkideek Zuzendaritza Batzordearekin kudeaketari argi berdea eman diote. Kirol arloan “oso positibotzat” bezala baloratu duten denboraldian, klubak 6.000 euroko diru-galerekin itxiko du ekitaldia, “maniobra-funtsarekin kubrituko dena”.
18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean. Beti bezala, klub zuri-moreko bazkideak Mojategiko bilera-gelan bilduko dira.
Gaur arratsaldean banatu dituzte AKS’26 sariak, eta Mikel Velasco ardi moztailea eta Geurea Rugby Taldeko neskak izan dira herritarren partetik boto gehien jaso dituztenak. Horiekin batera, Udalak Eneko Carrascal atletari eman dio Kirolari onenaren saria, eta Errekonozimenduaren saria, berriz, Mondraitz Kirol Klubeko lagunek jaso dute.
Herritarrek parte-hartze zuzena izango dute sarien aukeraketan, euren esku egongo baitira Herritarren saria eta Talde onenaren saria, azken honen baitan Geurea RT izango dela. Ekainaren 15a bitartean edukiko dute arrasatearrek botua emateko aukera, Udaleko webgunean.