Mikel Velasco eta Geurea Rugby Taldea izan dira herritarren faboritoak Arrasate Kirol Sarietan
Gaur arratsaldean banatu dituzte AKS’26 sariak, eta Mikel Velasco ardi moztailea eta Geurea Rugby Taldeko neskak izan dira herritarren partetik boto gehien jaso dituztenak. Horiekin batera, Udalak Eneko Carrascal atletari eman dio Kirolari onenaren saria, eta Errekonozimenduaren saria, berriz, Mondraitz Kirol Klubeko lagunek jaso dute.








