ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa
Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek urriaren 9an, domeka, ekingo diote 2022-2023 denboraldiari. Iaz bezala, aurten ere Julen Barrutiaren mutilek Euskal Ligako 1. Mailan jokatuko dute, eta estreinaldiko partiduan zaleen aurrean arituko dira, lehen jardunaldian Durangok bisitatuko baitu Mojategi. Esan bezala, partidura datorren domekan izango da.
Euskadiko Errugbi Federazioak bi multzotan banatu ditu Euskal Ligako 1. Maila, eta Kanpanzar Arrasatek 2. multzoan lehiatuko du beste bost talderekin batera: Getxo B, Elorrio, Uni Bilbo, Durango eta BRT Menditarrak. Ligak bi itzuli izango ditu, hau da, bigarren fasean murgildu aurretik arrasatearrek hamar partidu jokatuko dituzte. Dena ondo bidean, ligaska Gabonetarako amaituko da.
Euskal Ligako 1. Mailako beste multzoan beste bost talde arituko dira nor baino nor: Eibar, Sarako Izarra, Errioxa, Atletiko San Sebastian eta Zornotzako Urgozo. Esan bezala, sailkapen faseko liga hau amaituta, eta amaierako sailkapena aintzat hartuta, bi multzoetako taldeek euren artean lehiatuko dute; batzuk kategoriaz igotzeagatik eta, besteak, mailari eusteagatik.

0 comentarios