ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek liga txapelketako azkenaurreko partidua jokatuko dute asteburu honetan.  Julen Barrutiaren mutilek aurkari zuzena hartuko dute zapatuan Mojategin, 16:30eatik aurrera bigarren sailkatu Elorriori egingo baitiote aurre.  Bi taldeen artean lau puntuko aldea baino ez dago, hortaz, garaipena Arrasaten geratuz gero litekeena da gipuzkoarrek bizkaitarrei aurrea hartzea sailkapenean.

Orain direla 15 egun aurreratu bezala, Atletiko San Sebastianen zelaian lortutako garaipenaren ostean Barrutiaren mutilek hirugarren postua bermatu dute eta, honenbestez, Ohorezko B mailara igotzeko baliagarria den txartela eskuratu.  Itxura guztien arabera, Ferrolen kontra jokatzea egokituko zaio Kanpanzar Arrasateri, Galiziako Errugbi Federazioko ordezkariaren kontra, hain justu ere.

Honezkero, fase honetarako daten berri eman du Espainiako Errugbi Federazioak.  Aurreneko kanporaketa apirilean jokatuko da, hilaren 23 eta 24ko asteburuan, hain justu ere.  Kanporaketa partidu bakarrera izango da eta, Kanpanzar Arrasateren kasuan, Galizia aldea jokatuko da.  Kategoriaz igotzeko beste bi kanporaketa jokatu beharko dira, maiatzaren amaiera eta ekainaren hasierarako deituta daudenak.

Kartelera

Seniorrek bezala, 14 urtez azpiko taldea ere zapatuan arituko da, kasu honetan Donostian.  Sarrailagileek Bera Berari egingo diote aurre, 13:00etatik aurrera, Anoetako mini estadioan.  Azkenik, Errugbi Eskolako neska-mutilek domekan izango dute hitzordua, 10:30eatik aurrera Zarautzko Asti errugbi zelaian izango den topaketan hartuko baitute parte.

Ohorezko sakea

50. urteurreneko egitarauarekin jarraituz, zapatu honetako norgehiagokaren hasieran ere klub zuri-moreko bi kidek egingo dute ohorezko sakea, “Txile” eta Unzueta.  Iragan asteburuan, nesken partiduaren kasuan, protagonistak Maite Iturraren eta Aitziber Zumalde izan ziren protagonistak.

Aitziber Zumalde, iragan asteburuan egindako ohorezko sakean.
Categorías: Seniorrak

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *