ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek atsedena izango dute; neskek, ordea, ligari berrekingo diote.  Izan ere, iragan astean txapelketa ofizialek kategoria gehienetan etenaldia izan ostean, taldeek berriro ere salto egingo dute berdeguneetara zapatuaz geroztik.  Eta klub zuri-moreko nesken kasuan, Gasteizen izango dute geraleku, Gaztediri egingo baitiote aurre larunbatean Gamarran, 16:00eatik aurrera.

Esan bezala, Ordiziarekin batera taldea partekatzen duten ART-ko neskek oraindik ez dute punturik eskuratu aurtengo denboraldian, eta joera honekin amaitzea bilatuko dute Araba aldean.  Gamarran, baina, ez dute aurkari makalarekin topo egingo, orain arte jokatutako bi partiduetatik bat irabazita, hirugarrena baita sailkapenean Gaztedi bost punturekin, La Unica liderrak baino lau gutxiago. 

Gainontzeko taldeak

Neskek bakarrik ez, seniorren salbuespenarekin, Arrasate Errugbi Taldeko ekipo guztiek berrekingo diote euren jarduerari asteburu honetan.  Gauzak horrela, 16 eta 14 urtez azpikoak larunbatean arituko dira Plentzian (12:30) eta Arrasaten (11:30), hurrenez hurren.  Azken hauek Eibar eta Txingudi izango dituzte bisitari Mojategin.  Azkenik, Errugbi Eskolako 10 eta 12 urtez azpikoek hitzordua izango dute domekan Iruñean, goizeko 10:30ean hasita.

Iragan denboraldian Mojategin Errugbi Eskolak burututako saioetako bat.

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *