Astebeteko etenaldiaren ostean Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek berriro ere egingo dute salto berdegunera eta, oraingo honetan, etxetik kanpo arituko dira.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea Bizkaia aldera joango da zapatuan eta, arratsaldeko 4etan hasita, Durangori egingo dio aurre Arripausuetan. 

Orain direla 15 egun Gernika B mendean hartuta, egungo bigarren sailkatu da Kanpanzar Arrasate/Ordizia bost punturekin, hirugarren sailkatu Durangorekin berdinduta.  Bizkaitarrek ere garaipen eta porrot bana jaso dute orain arte bigarren fasean, Barrutiaren mutilen aurkari berdinen kontra:  Sarako Izarraren aurka amore eman behar izan zuten, eta basurdeen kontra nagusitu ziren.

Durangoren kontra, dengoraldi estreinaldiko partiduan eta elurpean, Mojategin jokatutako partidua.

Gauzak horrela, norgehiagoka parekatua aurreikusten da zapatu arratsalderko Arripausuetan.  Sailkapen fasean Durango nagusitu zen Kanpanzar Arrasate/Ordiaren kontrako lehian, baina, ordutik hona, Barruitiak zuzentzen duen taldeak jokoan eman dituen aurrerapausoak nabariak izan dira.  Garaipena eskuratuta eta gainontzeko emaitzak aldekoak izanez gero, litekeena da talde zuri-moreak lidergoa eskuratzea.  Jardunaldiko beste partiduan Sarako Izarra eta Gernika B izango dira aurrez aurre.

Infantilak

Beste alde batetik, asteburu honetan jokatuko dutenak ere 16 urtez azpikoak izango dira, kasu honetan Mojategin.  Suinaga eta Delgadoren neska-mutilek Gaztediri egingo diote aurre zapatu goizean, 11:00etan hasita.

ISEI BARBERO

Categorías: Seniorrak

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *