Arrasate Errugbi Taldeko emakumezkoen saila: hiru hamarkada eta beste horrenbeste garai
Aurtengo denboraldian 30 urte betetzen dira Arrasate Errugbi Taldeko neskek txapelketa ofizialetan elastiko zuri-morea defendatzen hasi zutela. 1993-1994 denboraldian geratu zen hori, taldearen haziarekin topo egiteko, baina, bi urte egin behar dugu atzera, 1991-1992 ikasturtean 15 neskez osatutako taldea errugbia praktikatzen hasi baitzen Arrasaten.









