2026/09/27 | ISEI BARBERO | Argazkiak:  Ricardo Santa Cristina

Urtero legez, denboraldi berria ate-joka dagoen honetan, Arrasate Errugbi Taldeak hastear dagoen ikasturteko ekipo guztien aurkezpena egin zuen ostiralean, hilak 25.  Azken urteetako ohiturari eutsiz, hitzordua Seber Altuben izan zen eta, bertan, klub zuri-moreko kide gehienak bildu ziren argazki saioa burutzeko.  Asteburu honetan amen taldeak, Pirolitikak, antolatutako II. Amarians txapelketako zenbait gonbidatu ere izan ziren eta, horrelakoetan ohikoa den moduan, giro ona eta adiskidetasuna izan ziren nagusi.

DSC_5667