2024/12/27 | ISEI BARBERO | Argazkiak: ART

Atzo, hilak 26, eta urteroko tradizioari eutsiz, Arrasate Errugbi Taldeak Gabonetako entrenamendua burutu zuen. Ohi bezala, hitzordua Mojategin izan zen, 17:30ean hasita, eta bertaratutakoek primeran pasa zuten senior mailako mutilen entrenatzaile Julen Barrutiak prestatutako ariketekin. Saioaren ostean eta, kasu honetan ere tradizioari eutsiz, guztiek mahaiaren inguruan bildu ziren hirugarren zati eder batekin gozatzeko. Zalantza izpirik gabe, 2024a agurtzen hasteko modu paregabea!!!