2025/11/27 | ISEI BARBERO | Argazkiak: Libe Argoitia

Iragan asteburuan kategoria ezberdinetako Euskal Selekzioko taldeek hitzordu ezberdinak izan zituzten CESA delako txapelketaren baitan, Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketan, eta bertan Arrasate Errugbi Taldeak ordezkaritza zabala eduki zuen. Emakumezkoen 18 urtez azpikoetan Leah Moral izan zen eta, gizonezkoetan, Luken Ballesteros. 16 urtez azpikoetan ere pare bat ordezkari izan zituen klub zuri-moreak, Oinatz Otadui eta Markel Herranz, hain justu ere.