2023/2/23 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Arrasate Errugbi Taldeko jokalarien amek osatutako taldea, Pirolitikak, Andaluzia aldean izango dira asteburu honetan.  Sevillako San Jeronimo errugbi zelaian izango den hiruko txapelketan hartuko du parte ordezkaritza arrasatearrak, Valladolizeko Wonder VRAC eta Sevillako LaCartijas taldeekin batera.  Hitzordua zapatuan izango da, goizeko 11:00etan hasita, eta aurreko hilabeteetan egindako irteerekin gertatu bezala, ziur asko honako hau esperientzia aberasgarri eta ahaztezina izango dela ART-ko talderik hasiberrienarentzat.

Iazko martxoan eman zituen aurreneko pausoak ART-ko amen taldeak, klubeko zenbait jokalarien amak elkartu eta taldea osatzea bururatu zitzaien momentuan.  Horretarako, ate irekien zenbait jardunaldi antolatu zituzten, eredu gisa Gaztedi Errugbi Elkarteko Kamalehoiak taldea hartuta.  Zentzu honetan, gasteiztarrekin zenbait lansaio burutu dituzte eta, Gasteizen, hain justu ere, debuta egin zuten 2022ko uztailean “Maters Series” izeneko txapelketan. Gasteiztarrekin eta ART-ko beteranoekin batera, Hondarribiko Rugby Beach delako txapelketan ere parte hartu zuten, finalerdietarako txartela eskuratuz.

“Gurea errugbi soziala da, eta garapen liga batean parte hartzen dugu“, azaltzen du taldeko kide Belen Aranbarrik. Azken irteera azaroan burutu zuten, Sitgesen izandako txapelketa batean parte hartuz. Hori baino lehen, Bilbon izan ziren baita ere.

ART-ko Pirolitikak Sitgesen.
Categorías: Emakumezkoak

0 comentarios

Deja una respuesta