2023/1/21 | GOIENA.EUS - Oihana Elorza Gorostiza

Errugbiko emakumeen talde senior bat osatu gura dute Gipuzkoan, Euskal Herritik kanpo ere lehiatzeko. Gaur, Mojategiko zelaian elkartu dira Gipuzkoako sub 14, 16 eta 18 urteko jokalariak, entrenamendu saioa  eginez elkar hobeto ezagutzeko.

Zarautz, Hondarribia, Eibar, Ordizia, Donostia, Mutriku eta Arrasateko 14, 16 eta 18 urte azpiko errugbi jokalariak elkartu dira gaur goizean Mojategin, elkarrekin entrenatzeko. Elkarren aurka jokatzen dute normalean, baina elkarrekin jokatuz senior mailara heltzea da helburua, eta arerio izan barik taldekide izan dira gaurko entrenamendu saioan.

Arrasate Errugbi Taldeko Belen Aranbarrik azaldu du topaketa honen helburua: “Gipuzkoan, egun, hamar talde daude errugbian jokatzen dutenak, baina neskak, ez dira asko; zailtasunak daude talde bakoitzean senior mailara heltzeko. Aldundiak proposatu digu Gipuzkoa mailan talde bat sortzea, gero Estatura edo Frantziara lehiatzera joateko. Zortzi talde sartu gara hor. Eta topaketa honen helburua da elkar ezagutzea“. Joan den urtean hasi ziren egitasmo hau lantzen: “Lehiaketa batzuk egin zituzten eta Iparralden ere egon ziren. Hangoek maila handia dutela ikusi zuten, baina gogotsu daude hauek ere“.

Gaur goizean Mojategin.

Categorías: Emakumezkoak

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *