ISEI BARBERO / Argazkia: Euskadiko Errugbi Federazioa

Emakumezkoen Eurochalenge txapelketaren finala jokatuko da asteburu honetan eta, hitzordua, Mojategin izango da.  Bertan bi partidu izango dira ikusgai:  Lehenengoa, 11:00etatik aurrera, non Peyrehorade-Tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren taldeak izango dira aurrez aurre hirugarren eta laugarren postuagatik borrokan; bigarrenean, 12:00etan hasiko dena, La Unicak eta Bera Berak neurtuko dituzte indarrak txapelketako final handian.

Oraingo honetan emakumezkoen Euro Challengea txapelketan lau talde izan dira aurrez aurre, Hegoaldeko bi eta Iparraldeko bi. Hegoaldetik, Bera-Bera, aurreko denboraldian Euskal Liga irabazi zuena, eta La Única, Nafarroakoa; Iparraldetik, berriz, Peyrehorade-Tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren izango dira ordezkariak. 

Azaroaren 7an eta 13an neurtu zituzten indarrak euren artean lau talde hauek eta, esan bezala, La Unicak eta Bera Berak eskuratu zuten final handirako txartela.  Emakumezkoen Eurochalenge txapelketak 2019an gizonezkoen mailan jokatutako Euro Basque Rugby Challengearen lekukoa hartu du, eta Bidasoako bi aldeetako errugbi taldeen artean harremanak sustatzea du helburu.

Categorías: Emakumezkoak

0 comentarios

Deja una respuesta