2025/12/18 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa

16 urtez azpiko Euskal Selekzioak Andaluziaren kontra neurtuko ditu indarrak asteburu honetan Zarautzen eta, deialdian, Arrasate Errugbi Taldeak ordezkari bat izango du: Oinatz Otadui. Emakumezkoetan, 18 urtez azpiko kategoriako taldeak ere Andaluzia izango du aurkari, eta hemen ere ordezkari arrasatear bat izango da, Leah Moral. Ez da aurreneko aldia Moralek eta Otaduik Euskadiko elastikoa defendatzen dutela, aurretik zenbait entrenamendu eta partiduetan hartu baitute parte.

Oinatz Otadui Euskal Selekzioarekin
Categorías: Sin categoría