Arrasate Rugby Taldea
  • KLUBA
    • GURE HISTORIA
    • BABESLEAK
    • danon ARTien
  • TALDEAK
    • EGUTEGIAK
    • KLASIFIKAZIOAK
  • EGIN BAZKIDE
  • ALBISTEAK
  • KONTAKTUA

ALBISTEAK

Porrot mingarria ART-ko neskentzat

Geurea RT-k gutxieneko aldeagatik galdu zuen, domekan, Gipuzkao Sortzenen zelaian jokatutako partidua. Azken emaitza 23-22 izan zen etxekoen alde.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

Garaipen garrantzitsua eskuratu du Kanpanzar Arrasatek

Julen Barruiaren mutilak 23-19 nagusitu dira, Mojategin, Baztanen kontra jokatutako norgehiagokan. Modu honetan, talde arrasatearrak sailkapen bururako hautagaitza aurkeztu dute.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

Baloia berriro ere jarriko da martxan asteburu honetan

Mutilek Faduran izandako estropezua ahaztea bilatuko dute, zapatuan (16:30), Baztanek Mojategira egingo duen bisitan. Neskek Donostian jokatuko dute domekan (11:00), Gipuzkoa Sortzenen kontra.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

Asteburu honetan ez du hitzordurik izango Arrasate Errugbi Taldeak

Asteburu honetan, zubia dela-eta, ez du hitzordurik izan Arrasate Errugbi Taldeak. Kategoria guztietan atsedenaldi jardunaldia programatuta dago eta, ondorioz, hurrengo partiduak bi aste barru jokatuko dira.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

Kanpanzar Arrasatek estropezu egin du Faduran

Julen Barrutiaren mutilak esku hutsik etorri dira Bizkaia aldetik, denboraldiko partidurik kaskarrenetakoa jokatu eta gero. Partidu hasieran aurrea hartu bazuten ere, Getxoren kontra 29-3 galdu zuten.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

Geurea RTk garaipena Mojategin: 42-23 markagailuan

Euskal ligako seigarren jardunaldiaren baitan, Arrasateko senior mailako neskek –Urgozo eta Elorriorekin batera osatutako taldearekin– La Unica talde nafarra mendean hartu dute, 42-23 emaitzarekin.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

ART-ko neskek Mojategin berrekingo diote ligari, La Unicaren bisitarekin

Norgehiagoka zapatu arratsaldean izango da, 16:30ean hasita. Mutilek Getxori egingo diote bisita egun berean baina, kasu honetan, 18:00etan.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

ART oso presente Euskal Selekzioan

Emakumezkoen 18 urtez azpikoetan Leah Moral izan zen eta, gizonezkoetan, Luken Ballesteros. 16 urtez azpikoetan ere pare bat ordezkari izan zituen klub zuri-moreak, Oinatz Otadui eta Markel Herranz, hain justu ere.

Por aurrerabegira, hace 11 meses11 meses

Sailkapen buruan finkatzeko baliagarria den garaipena eskuratu du Kanpanzar Arrasatek

Julen Barrutiaren mutilak 25-22 nagusitu ziren, zapatu arratsaldean, Durangoren kontra Mojategin jokatutako partiduan. Arrasatearrek bigarren postuan jarraitzen dute 18 punturekin, Elorrio liderretik lau puntura.

Por aurrerabegira, hace 12 meses12 meses

Durangoren bisitarekin berrekingo dio ligari Kanpanzar Arrasatek

Norgehiagoka Mojategin jokatuko da, zapatuan, 16:30ean hasita. Neskek atsedenaldia izango dute, eta Herensugeak Bordelera joango dira.

Por aurrerabegira, hace 12 meses12 meses

Navegación de entradas

Anteriores 1 … 7 8 9 … 47 Siguientes
ARRASATE RUGBY TALDEA 2022 | 50.URTEURRENA