2024/2/28 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia

Bestetik, azken hilabetean bigarrenez, Arrasate Errugbi Taldeko Haizea Zabala 19 urtez azpiko Euskadiko Selekzioarekin aritu da, kasu honetan hilaren 25ean Elorrion Valentziaren kontra jokatutako partiduan, non etxekoak 15-10 nagusitu ziren.  Astebete lehenago ere Sevillan izan zen, Andaluziaren kontra indarrak neurtzen, hain justu ere. Norgehiagoka hauek Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketaren baitan kokatzen dira eta, ikusten den bezala, jokalaria arrasatearra ohikoa bilakatu da deialdietan.

Haizea Zabala taldekideekin batera.