2024/5/24 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Arrasate Errugbi Taldeko 18 urtez azpikoek final handia jokatuko dute larunbat honetan. Orain direla bi aste, Uribealdearen kontra Mojategin jokatutako final-erdietako bueltako partiduan, 40-22 nagusitu ziren, final handirako txartela lortuz. Aurretik, joaneko partiduan, mendean hartu zuten baita ere Uribealdea, kasu honetan Mungian jokatutako joaneko partiduan. Hitzordua bihar, zapatua, goizeko 11:30ean izango da Ordizian, Altamirako errugbi zelaian.

Gogoratu beharra da Arrasate Errubi Taldeko 18 urtez azpikoek Elorriorekin batera partekatzen dutela taldea eta, final handian, Zarautz izango dute aurkari. Eurak bezala, finalerdietako bi partiduetan nagusitu egin da Zarautz, kasu honetan Getxoren kontra jokatutako kanporaketan. Klubetik deia luzatzen diete zaleei, “Ordiziara gerturatu eta, liga irabazte aldera, taldeari hauspoa emateko“.

Categorías: Sin categoría