2023/11/13 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramón Barrutia

Asteburu honetan ohikoa den baino partidu gutxiago jokatu dituzte Arrasate Errugbi Taldeko ekipoek, zenbait kategoriatan, gizon zein emakumezkoen senior mailan, esaterako, atsedenaldia izan baita.  Harrobiko neska-mutikoek, ordea, salto egin dute berdegunetara.

16 eta 18 urtez azpiko taldeek, Elorriorekin taldea partekatuz, SanTxisme errugbi zelaian egin zioten aurre Uribealdeari zapatu goizean.  Lehenengoek garaipena erdietsi zuten, 19-26ko emaitzarekin; bigarrenak, ordea, esku hutsik geratu ziren, oso parekatua izan zen norgehiagokan 21-20 galdu eta gero. 

Zapatu goizean baita ere, baina kasu honetan Iruneko Plaiaundi errugbi zelaian, 14 urtez azpikoek bertan antolatutako teknifikazio saioan parte hartu zuten.  Azkenik, inklusibo zein Errugbi Eskolako jokalariek ohiko entrenamendu saioa burutu zuten Mojategin domeka goizean.


0 comentarios

Deja una respuesta