Zapatu goizean Arrasate Errugbi Taldeko 16 urtez azpikoek partidua jokatu zuten Mojategin, goizeko 11:00etatik aurrera. Ez zen Asier Delgado eta Unai Suinagak zuzentzen duten taldearen egunik onena izan, bisitari izan zen Mutrikuk eraman baitzuen garaipena Arrasatetik, jipoia emanda, gainera. Azken emaitza 0-105 izan zen mutrikuarren alde.
Categorías: SUB16ak
0 comentarios