Garaipen erosoa ART-ko neskentzat azken sailkatuaren etxean
Joseba Zabalak zuzendutako taldea 0-56 nagusitu zen, zapatuan, Txingudiren kontra Plaiaundin jokatutako norgehiagokan.
Joseba Zabalak zuzendutako taldea 0-56 nagusitu zen, zapatuan, Txingudiren kontra Plaiaundin jokatutako norgehiagokan.
Senior mailako mutilek 19-30 galdu zuten Getxoren kontra etxean.
Julen Barrutiaren mutilek Getxoren kontra neurtuko dituzte indarrak, zapatuan, 16:30eatik aurrera. Astebeteko etenaldiaren ostean, senior mailako neskek Txingudiri egingo diote bisita ordu erdi lehenago, 16:00etan.
Julen Barrutiaren mutilek Durangori egin zioten bisita zapatu arratsaldean eta, norgehiagoka oso lehiatuaren ostean, bigarren postuari eusteko baliagarria den garaipen berri bat eskuratu zuten. Azken emaitza 30-32 izan zen sarrailagileen alde
Julen Barrutiaren mutilei bost partidu baino ez zaizkie geratzen sailkapen fasea amaitzeko eta, momentuz, tinko eusten diote bigarren postuari. Larunbat honetan, 16:45ean, Durangori egingo diote bisita. Senior mailako neskek atsedenaldia izango dute, eta amen taldea Donostian izango da.
Azkenaurreko sailkatu Uribealdea hartu zuen Mojategin Kanpanzar Arrasatek eta, partidua hasiera gorabeheratsuaren ostean, Julen Barrutiaren mutilak azkenean 42-7 nagusitu ziren. Talde arrasatearrak honezkero 12 puntu ateratzen dizkio hirugarren postuan dagoen Uni Bilbori. Neskak esku hutsik etorri dira Gasteizetik.
Joseba Zabalak zuzendutako Geurea RT-k egungo lider Gaztediri egingo dio bisita zapatuan (16:00) eta, irabaziz gero, lehen postua eskuratuko du. Egun berean, baina 13:00etan, senior mailako mutilek Uribealdea hartuko dute Mojategin.
Julen Barrutiaren mutilak aise nagusitu ziren Atletiko San Sebastianen kontra, Mojategin, jokatutako partiduan. Arrasatearrek hasiera hasieratik bideratu zuten lehia eta, amaieran, markagailuak 59-12ko emaitza erakutsi zuen.
Elorrio eta Urgozorekin batera osatutako Geurea RT-k Uni Bilbori egin dio bisita eta, Errekaldeko kiroldegian jokatutako norgehiagokan, konbinatu euskalduna 39-41ekoe emaitzarekin nagusitu da.
Julen Barrutiaren mutilek zaleen aurrean jokatuko dute, 16:30an hasita. Neskak Bilbon arituko dira ordubete beranduan, 17:30ean. Beteranoek, berriz, Ejea de los Caballeros herrian izango dute hitzordua, lagunarteko partiduarekin.