2024/6/4 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa

2023-2024 denboraldia amaitu berri jokalariei atseden hartzeko garaia iritsi zaie, bulegoetan, aldiz, galtzak bete lan dabiltza ikasturte berria prestatze aldera. Eta horren adierazgarri, Arrasate Errugbi Taldeko neskak dira, ekipora jokalari berriak erakartze aldera, irailerako entrenamendu “irekiak” egingo dituztela iragarri baitute. Horretarako, Whatsapp taldea sortu dute, “eta interesa duen edonork, informazioa jasotzeko eta inongo konpromiso barik, bat egin dezake horrekin kaleratu dugun QR kodearen bitartez”.

Mezua bailarako neska orori zuzenduta dago eta, esan bezala, errugbia ezagutarazte aldera, asmoa irailean Mojategin zenbait entrenamendu saio burutzea da. Datak eta ordutegiak oraindik zehaztu barik baldin badaude ere, taldea osatu ahala horien berri emango dutela jakinarazi dute ART-ko neskek. Esan bezala, “informazio gehiago nahi duenak Whatsapp taldearekin bat eginez jasotzeko aukera izango du”.

Categorías: Emakumezkoak