2024/2/19 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia
Asteburu honetan Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketa jarri da abian eta, Sevillako IMD San Pablo errugbi zelaian jokatutako aurreneko jardunaldian, Arrasate Errugbi Taldeko jokalari Haizea Zabala izan da 19 urtez azpiko Euskadiko Selekzioko elastikoa defendatzen. Konbinatu euskaldunak Andaluziako selekzioaren kontra neurtu ditu indarrak eta, esan bezala, berdegunean Haizea Zabala izan da.



