2023/12/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Iragan asteburuko etenaldiaren ostean, Euskal Ligak berriro ere martxan jarriko dira asteburu honetan eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko ekipoak.  Senior mailako mutilek zapatuan jokatuko dute, 18:00etan, Durangoren kontra Arripausuetan.  Julen Barrutiak zuzendutako taldea bolada ezin hobean da eta, aurreneko bi partiduak galdu zituenetik, garaipenak bata bestearen atzetik poltsikoratu ditu.  Testuinguru honetan, bide beretik jarraitzea bilatuko dute Bizkaia aldean zapatuan.

Nesken txanda domekan izango da, goizeko 11:00etan Uni Bilbo hartuko baitute Unben.  AGT Arrasate/Eibarrek zenbait aste daramatza lehiatu barik, etenaldiak eta egutegiko atsedenaldiak tarteko.  Testuinguru honetan, lehiatzeko erritmoari eustea izango da erronka, garaipen berri bat poltsikoratze aldera.  Konbinatu gipuzkoarra seigarrena da sailkapenean, lau garapen poltsikoratuta 21 puntu batu dituela.  Euren aurkariak, Uni Bilbok, partidu bakarra galdu du, eta hirugarrena da 31 punturekin.

Senior mailako mutilak Atletiko San Sebastianen kontrako partiduaren ostean.

Gainontzeko partiduak

Zapatuan beste bi hitzordu izango ditu Arrasate Errugbi Taldeak:  lehenengoa goizeko 10:00ean izango da, Iruñean izango den topaketan hartuko baitute parte 14 urtez azpikoek.  Arrasatearrek Soraluzerekin partekatuko dute taldea, eta Iruñea, Eibar/Mutriku eta Gaztedi B-ren kontra neurtuko dituzte indarrak.  18 urtez azpikoek, berriz, 11:30ean Gaztedi hartuko dute Mojategin.

Neskekin batera, igandean Errugbi Eskolako neska-mutikoen txanda izango da, Mojategin izango den topaketan lehiatuko baitute Txingudi/Baztan eta Eibar/Mutrikurekin batera, kasu honetan ere Soraluzerekin ekipoa osatuz.

Categorías: Sin categoría

0 comentarios

Deja una respuesta