2023ko MUNDUKO ERRUGBI KOPA ARTko PORRA
Aupa ARTkide!!!
Arrasate Rugby Taldeak, irailaren 8an hasiko den 2023ko Munduko Errugbi Koparen porra antolatu du.
Parte hartu ahal izateko, BIZUM bitartez, irailak 7a baino lehen 5€ko ordainketa egin behar duzu. Kontzeptuan zure izen abizenak jarriz hurrengo telefonora egin ordainketa – 606307421
SARIAK
Bildutako diru kopuruaren %50a + ART mertxandisina
Bildutako diru kopuruaren %33a + ART mertxandisina
Bildutako diru kopuruaren %17a + ART mertxandisina
PUNTUAZIOA
- Lehenengo fasean irabazitako partido bakoitzeko ➡️ 2 puntu
- Lehengo fasean berdindutako partido bakoitzeko ➡️ puntu 1
- Final laurdenetara sailkatutako selekzioak ➡️ 3 puntu
- Semifinaletara sailkatutako selekzioak ➡️ 3 puntu
- 3. Postua lortzen duen selekzioak ➡️ puntu 1
- Finalera sailkatutako selekzioak ➡️ 3 puntu
- Mundialaren txapeldunak ➡️ 3 puntu
0 comentarios