2023/3/22 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Gipuzkoako Selekzioko 15 urtez azpiko neskak Frantzian izango dira asteburu honetan, bertan izango den txapelketa batean parte hartzen, eta Arrasate Errugbi Taldeak ordezkaritza zabala izango du. Izan ere, konbinatu gipuzkoarraren kamiseta defendatzeko ART-ko Nerea Gerrero, Laia Sanz, Izadi Elortondo eta Leah Moral hautatuak izan dira. Gipuzkoarrekin batera Nafarroa eta Arabako selekzioak izango dira Saint-Peé-Sur-Nivelle errugbi zelaian.

Nerea Gerrero, Laia Sanz, Izadi Elortondo eta Leah Moral ART-ko kamisetarekin Mojategin.
Categorías: Sin categoría

0 comentarios

Deja una respuesta