2022/11/09 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Asteburu hau berezia izango Arrrasate Errugbi Taldeko Pirolitikak izeneko amen taldearentzat, Sitgesen izango den II. Mater Series txapelketan parte hartuko baitute.  Talde arrasatearrak beste zortzi ekipo izango ditu aurkari, tartean Gaztediko amena.  Hitzordua zapatuan izango da Camp Polivalent Pins Vens delakoan, goizeko 10:00etan hasita, eta ziur asko esperientzia paregabea izango dela ART-ko amen taldearentzat.

Pirolitikak, beteranoekin batera, Hondarribian.

Martxoa inguruan eman zituen aurreneko pausoak ART-ko amen taldeak, klubeko zenbait jokalarien amak elkartu eta taldea osatzea bururatu zitzaien momentuan.  Horretarako, ate irekien zenbait jardunaldi antolatu dituzte azkenaldian, eredu gisa Gaztedi Errugbi Elkarteko Kamalehoiak taldea hartuta.  Zentzu honetan, gasteiztarrekin zenbait lansaio burutu dituzte eta, Gasteizen, hain justu ere, debuta egin zuten uztailean “Maters Series” izeneko txapelketan. Gasteiztarrekin eta ART-ko beteranoekin batera, Hondarribiko Rugby Beach delako txapelketan ere parte hartu dute, finalerdietarako txartela eskuratuz.

Gurea errugbi soziala da, eta garapen liga batean parte hartzen dugu“, azaltzen du taldeko kide Belen Aranbarrik. Zentzu horretan, hurrengo hitzordua martxoaren 25ean izango dutela aurreratzen du Aranbarrik, Bilbon.


0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *