JULEN IRIONDO (www.goiena.eus)

Bi urteko atzerapenarekin baina mende laurdenaren ospakizunetan murgilduta da Arrasate Rugby Taldearen beteranoen saila. Arratsaldean harrera egin die Udalak, Maria Ubarretxena alkatea buru, herriko taldeari eta haiekin batera urteurrena ospatzera etorri diren Donostiako Bera Bera, Galiziako Melgachos eta Bordeleko Archiball taldeetako kideei.

Guztiek urteurreneko txapela jaso dute, aurrena, oroigarri, ARTren eskutik. Udaletxeko eskaileretan, berriz, Txorbela taldeak kantu bat eskaini dio talde bakoitzari –euskaraz, galegoz eta frantsesez–.

Behin osoko bilkuren aretoan, ARTko beteranoen taldeko ordezkariek eta Maria Ubarretxena alkateak hartu dute hitza; esker on hitzak trukatu dituzte, eta ARTkoek beste hainbat lagun eskertzeko –gonbidatu dituzten taldeak, besteak beste– ere aprobetxatu dute ekitaldia.

ARGAZKI GALERIA

Categorías: Herensugeak

0 comentarios

Deja una respuesta