ISEI BARBERO / Argazkiak: ART artxiboa

Arrasate Errugbi Taldeko beteranoek, Herensugeek, euren urteurrena ospatuko dute asteburu honetan.  Pandemia zela medio, eta urtebeteko atzerapenarekin izan bazen ere, iaz ospatu zuten taldearen mende laurdena.  Gauzak horrela, asteburu honetan “25+2” urteurrena ospatuko dute Arrasateko Herensugeek.

Ospakizunei ostiralean ekingo diete ART-ko beteranoek, 19:00etan Hotel Mondragonen elkartu ostean, 19:15ean familia argazkia aterako baitute Monte taberna parean.  Ondoren, 19:30ean, Udaletxean harrera egingo diete gonbidatuei:  Bordeleko Archiball, Donostiko Bera Bera eta Vigoko Melgachos.  Horren ostean, poteoa egingo dute alde zaharreko tabernetan.

Zapatuan gonbidatuek, aukeran, plan bikoitza edukiko dute:  Otalora jauregian Mondragon Taldeko kooperatiben inguruko aurkezpena ikusi, edota herriko alde zaharretik bisita gidatua egin.  Eguerdi partean, guztiek elkarrekin bazkaldu ostean, 16:00etan lauko txapelketa jokatuko dute Mojategin.  Gauean, 20:00ak aldera, denok Mondragon Hotelera joango dira, eta lunch eder bat dastatu ostean, denok elkarrekin afalduko dute bertan.

Herensugeak, Bera Berako beteranoekin batera, 2017-2018 denboraldian.

Categorías: Herensugeak

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *