ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa
Ostiral honetan, hilak 23, Arrasate Errugbi Taldeak denboraldi berriko aurkezpen ofiziala egingo du. Ekitaldia Seber Altube plazan izango da, arratsaldeko 18:30eatik aurrera eta, bertan, klub zuri-moreak ekipo guztien aurkezpena egingo du.
Horretaz gain, gerturatzen direnek, Agirre-etxe harategiaren eskutik, hanburgesa txikiak dastatzeko parada izango dute, baita egarria asetzeko aukera ere, Arrasate Errugbi Taldeko kideek barra bat jarriko baitute bertan.

0 comentarios