ISEI BARBERO / Argazkiak: ART - AGT

AGT Zerbitzu Osagarri Integralak eta Arrasate Errugbi Taldeak elkarkidetza hitzarmena sinatu berri dute eta, honen baitan, kooperatiba arrasatearra klub zuri-moreko emakumezkoen taldeko babesle ofiziala izango da datozen bi denboraldietan. Testuinguru honetan, nesken taldeak AGT Arrasate Rugby Taldea izenarekin lehiatuko du hurrengo bi ikasturteetan.

ARRASATE-G TALDEA, KOOP. ELK. enpresa kooporatiboak 230 langile baino gehiago ditu gaur egun, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez ezik, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Asturiasen, Aragoin eta Madrilen ere eskaintzen ditu zerbitzuak. Etengabeko hazkundean diharduen enpresa da eta, bere lantaldean, kualifikazio bikaineko langileak ditu. Horrez gain, sektorean duen esperientzia teknologiarik aurreratuenarekin uztartzen du.

Enpresa kooperatiboa izanik, langileek rol aktiboa dute enpresaren kudeaketan, eta, lankidetzaren bitartez, guztien artean banatzen dira etekinak. Horri esker, erantzukizuna eta ekimena sustatzen dira enpresan, eta hori ezinbestekoa da bere antzeko enpresetan.

Categorías: Sin categoría

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *