ISEI BARBERO
Mojategin jokatutako finalean, talde nafarra 19-0 nagusitu da final handian Bera Beraren kontra. Aurretik, hirugarren eta laugarren posturako baliagarria zen partiduan, Biarritz gailendu da 17-8ko emaitzarekin Peyrehoraderen kontra. Giro ona eta adiskidetasuna izan dira nagusi goiz osoan zehar Mojategin, eta bertan Euskadiko Errugbi Federazioko zein Iparraldeko ordezkariak izan dira norgehiagoka bertatik bertara jarraitzen.

Argazki-galeria ikusteko, klikatu hemen.
0 comentarios