Astearte honetan, hilak 13, Arrasate Errugbi Taldeak bere Ohiko Batzar Orokorra burutuko du. Pandemiaren eraginez iragan urtean batzarra online eran egin bazen ere, oraingo honetan hitzordua Mojategiko bulegoetan izango da, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean, ondorengo gai-zerrendarekin:
1. Bertaratutakoen zerrenda.
2. Aurreko akta irakurtzea eta onartzea.
3. 20-21 denboraldiko ekonomia eta kirol balantzea.
4. 21-22 denboraldirako kirol eta ekonomia helburuak aurkeztea.
5. Galde-eskeak.

0 comentarios