Errioxak bisitatuko du Mojategi igandean
Julen Barrutiaren mutilek sailkapen faseko azkenaurreko partidua jokatuko dute eguerdiko 12:30ean, azken bi porrotak ahazteko helburuarekin. Neskek La Unicari egingo diote bisita zapatuan, 16:30eatik aurrera.
Julen Barrutiaren mutilek sailkapen faseko azkenaurreko partidua jokatuko dute eguerdiko 12:30ean, azken bi porrotak ahazteko helburuarekin. Neskek La Unicari egingo diote bisita zapatuan, 16:30eatik aurrera.
Joseba Zabalaren neskak aise gailendu ziren Hernaniren kontra jokatutako partiduan. Lehia hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde zen Arraste Errugbi Taldeko kide zena, aste honetan zendutakoa, gogoan izateko.
Euskal Ligak azken txanpan sartuta daude jada eta, astebeteko etenaldiaren ostean, baloia berriro ere martxan jarriko da asteburu honetan. Biek hala biek zapatuan, Kanpanzar Arrasatek 16:30ean izango du hitzordua, eta 12:00etan Geurea RT-k.
Joseba Zabalak zuzendutako taldea 0-56 nagusitu zen, zapatuan, Txingudiren kontra Plaiaundin jokatutako norgehiagokan.
Senior mailako mutilek 19-30 galdu zuten Getxoren kontra etxean.
Julen Barrutiaren mutilek Getxoren kontra neurtuko dituzte indarrak, zapatuan, 16:30eatik aurrera. Astebeteko etenaldiaren ostean, senior mailako neskek Txingudiri egingo diote bisita ordu erdi lehenago, 16:00etan.
Julen Barrutiaren mutilei bost partidu baino ez zaizkie geratzen sailkapen fasea amaitzeko eta, momentuz, tinko eusten diote bigarren postuari. Larunbat honetan, 16:45ean, Durangori egingo diote bisita. Senior mailako neskek atsedenaldia izango dute, eta amen taldea Donostian izango da.
Azkenaurreko sailkatu Uribealdea hartu zuen Mojategin Kanpanzar Arrasatek eta, partidua hasiera gorabeheratsuaren ostean, Julen Barrutiaren mutilak azkenean 42-7 nagusitu ziren. Talde arrasatearrak honezkero 12 puntu ateratzen dizkio hirugarren postuan dagoen Uni Bilbori. Neskak esku hutsik etorri dira Gasteizetik.
Joseba Zabalak zuzendutako Geurea RT-k egungo lider Gaztediri egingo dio bisita zapatuan (16:00) eta, irabaziz gero, lehen postua eskuratuko du. Egun berean, baina 13:00etan, senior mailako mutilek Uribealdea hartuko dute Mojategin.
Elorrio eta Urgozorekin batera osatutako Geurea RT-k Uni Bilbori egin dio bisita eta, Errekaldeko kiroldegian jokatutako norgehiagokan, konbinatu euskalduna 39-41ekoe emaitzarekin nagusitu da.