2025/7/4 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa

Datorren asteazkenean, uztailak 9, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du. Urtero legez hitzordua Mojategiko bilera gelan izango da, 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean. Bertaratzen direnek Ramon Barrutia buru duen Zuzendaritza Batzordearen azalpenak entzuteko aukera izango dute, 2024/2025 denboraldiko nondik norakoak eta datorren ikasturterako proposamenak jorratuko dituztela. Honetaz gain, galde-eskeen txandan, bazkideen zalantzak argitu eta hauen proposamenak ere jasoko dituzte. Errugbiaren munduan ohikoa den moduan, batzarrari hirugarren denborarekin emango diote amaiera.

Zuzendaritza Batzordeko kideak zenbait bazkideekin batera 2022an izandako batzarrean.
Categorías: Sin categoría