2025/3/18 | ISEI BARBERO | Argazkiak: Pirolitikak

Arrasate Errugbi Taldeko amen taldeak, Pirolitikak, primerako asteburua pasa du Madril aldean. Izan ere, larunbatean, Alcorconen izandako IV. Maters Series txapelketan hartu zuten parte. Bertako errugbi taldeak antolatuta, ekimenak 500 emakume inguru bildu zituen, guztiak 35 urtetik gorakoak, tartean Arrasateko ordezkaritza. Jardunaldi osoan zehar adiskidetasuna eta giro ona izan ziren nagusi eta, nola ez, txapelketaren ostean parte hartzaile guztiak bildu ziren mahaiaren inguruan hirugarren denboraz gozatzeko.

Bideoa:

https://www.antena3.com/noticias/deportes/mater-series-500-mujeres-unidas-rugby_2025031867d994316e9585000102702b.html

Categorías: Amak