2024/6/27 | ISEI BARBERO

“Lumarik Gabeko Hegoak” izeneko dokumentala ikusgai dago jada. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzien Fakultateko -HUHEZI- Ikus-entzunezko Komunikazioko hiru ikaslek egina, tartean Eki Letona arrasatearrak, gradu amaierako proiektu honek Arrasate Errugbi Taldeak esku-artean duen proiektu inklusiboaren nondik norakoak jorratzen ditu.

Klub zuri-moreko talde inklusiboko jokalariak protagonista dituela, lan honek euren testigantzak jasotzen ditu, baita euren guraso eta Arrasate Errugbi Taldeko arduradunena ere. 20 minutu pasatxo dituen ikus-entzunezkoa hilaren 17an aurkeztu zuten Mondragon Unibertsitateko epaimahaiaren aurrean eta, honezkero, ikusgai dago klubeko webgunean.

Categorías: Inklusiboa