2024/6/9 | ISEI BARBERO | Argazkiak: R. Barrutia

Txapelketa ofizialak honezkero amaitu egin badira ere, Arrasate Errugbi Taldeko inklusibo taldeko neska-mutikoek jo eta ke jarraitzen dute lanean. Izan ere, asteburu honetan Hernaniko Landare errugbi zelaian izandako topaketan hartu dute parte. Hitzordua zapatuan izan zen, eta ordezkaritza arrasatearrarekin batera beste sei taldek hartu zuten parte, Estatu osotik etorritakoak.

Ohi bezala, adiskidetasuna eta giro ona izan ziren nagusi jardunaldi osoan zehar, eta parte hartzaileek primeran pasa zuten euren kirolik gogokoena praktikatzen: errugbia. Topaketa Euskadiko Errugbi Federazioak antolatutakoa izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hernaniko Udalaren babesarekin, besteak beste.

Categorías: Inklusiboa