2024/4/29 | ISEI BARBERO | Argazkiak: Fernando Unanue
Elorrio Errugbi Taldeak antolatuta, inklusiboko taldeen topaketa izan da asteburu honetan eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko ordezkaritzak parte hartu izan du bertan. Sarrailagileak Elorrioko San Txisme errugbi zelaian izan ziren eta, horrelakoetan ohikoa den moduan, adiskidetasuna eta giro ona izan ziren nagusi.
