2023/10/22 | GOIENA.EUS Amaia Ramirez de Okariz

BRT Menditarrak talde nafarraren aurka izan dute arrasatearrek partidua gaur arratsaldean, Mojategin, eta, azaldu dutenez, “oso-oso gogorra” izan da.

Manex Olabarria Kanpazar ART-ko jokalariaren arabera, “sufritzen” egon dira azken minutura arte, baina emaitza, azkenean, euren aldekoa izan da. “Ez dakigu nola atera dugun ere. Partidua oso-oso gogorra izan da, oso fisikoa, halakoa delako Baztaneko taldea ere”.”Astuna” izan da lehenengo zatia, eta uste zuten bigarrenean hobetzeko aukera izango zutela. “Hala ere, sufritu egin dugu, eta azkenengo entsegua, gainera, ia-ia azken minutuan izan da; dena den, eustea lortu dugu”.

Hala, Olabarriak azpimarratu du “harro” dagoela taldeak eginiko lanarekin, eta baita pozik emaitzarekin ere.

ARGAZKI-GALERIA: https://goiena.eus/debagoiena/1697905081952-kanpazar-art-k-garaipena-eskuratu-du-22-19-eginda

Categorías: Sin categoría

0 comentarios

Deja una respuesta