2023/10/16 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia

Arrasate Errugbi Taldeko beteranoak, Herensugeak, Erroman izan dira asteburu honetan.  Ordezkaritza arrasatearrak Italiako hiriburuan izan den lagunarteko topaketan hartu du parte, Villa Pamphili Rugbi Taldeak antolatuta.  Sarrailagile eta italiarrekin batera hirugarren talde batek ere hartu du parte, Vecchie Spungnek, hain justu ere.

Horrelakoetan ohikoa den moduan, gutxienekoa galdu edo irabaztea izan da eta, oro har, hiru taldeen artean giro ona eta adiskidetasuna izan dira nagusi.  Esan beharrik ez dago, egindako bidaia, Erromako txokorik famatuenak bisitatzeko aprobetxatu dutela Herensugeek, helarazitako argazkietan agerian geratu den bezala.  Zalantza izpirik gabe, errugbia ardatz hartuta, amaitu berri den zubia aprobetxatzeko planik ezin hobea.

Categorías: Herensugeak

0 comentarios

Deja una respuesta