2025/2/28 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa
Ezohiko asteburua izango da honako hau Arrasate Errugbi Taldearentzat, inauteriak direla-eta, klub zuri-moreko ekipo gehienek atsedenaldi jardunaldia izango baitute. Salbuespen bakarra Errugbi Eskolarena izango da, ohi bezala, entrenamendu saioa burutuko baitu Mojategin domeka goizean (10:30). 13 eta 14 urtez azpikoek kategorian, berriz, deialdia egin du Gipuzkoako Selekzioak, Errenteriako Beraun zelaian burutuko den lansaiorako. Kasu honetan ere hitzordua domeka goizean izango da, 9:30ean hasita.
