2024/11/9 | ISEI BARBERO | Argazkiak: Goiena
Arrasate Errugbi Taldeko presidente ohi Ane Agirre zendu da. Agirrek 53 urte zituen eta hainbat urtez klubeko zuzendaritza batzordeko kide izan ostean, 2016 eta 2020 urte bitartean presidente kargua bete zuen. Lehen taldeko jokalari Iraitz Arriaranen ama ere bazen Agirre. Haren aldeko hileta elizkizuna zapatu honetan izango da, hilak 9, 18:00etatik aurrera Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokian. Arrasate Errugbi Taldeak eskerrik beroenak eman nahi dizkio urteetan klubaren alde egindako lanagatik, eta besarkada handi bat helarazi haren familia eta lagunei. Goian bego.