2014/10/25 | ISEI BARBERO | Argazkiak: ART

Asteburu honetan hiru hitzordu baino ez ditu izango Arrasate Errugbi Taldeak, klubeko talde nagusiek atsedenaldi jardunaldia izango baitute. Zapatuan, goizeko 10:30ean hasita, 14 urtez azpiko taldeak hiruko txapelketa jokatuko du Unbeko errugbi zelaian, Eibarren. Arrasatearrek Ordizia eta Errioxaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

Gainontzeko bi hitzorduak domekan izango dira, biak entrenamendu saioak. Goiztiarrenak Errugbi Eskolako neska-mutikoak izango dira, goizeko 9:00etan egingo baitute salto Mojategiko berdegunera. Inklusiboko taldea, berriz, Hernanira joango da, eta bertako taldearekin lansaio bateratua burutuko du Landaren 10:30ean hasita.